XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eibar-en erabiltzen diran burdin langintzako itz teknikoak (Euskaltzaindiaren errebistan, Bilbao, 1958-III).

Eibartarrek' olaxe iráun eragin diote euskerari.

Esaera zaarrak dirauskigu: Al danean al dana itxasoko arraiñik onena.

Al danean al dan bezela ekìn diote, beraz, Eibartarrek, burdin-langintzan, saldu-erosietan... baita langilleen defentzako mitin eta itzaldi guzietan ere.

Parkatu, baiña ezin áztu ditut olako bi predikalari: Don Poli, eskuma aldetik, eta Amuategi ezkerretik; baiña biok Eibartar jatorki, biok euskaldun-euskaldun.

Ez lotsatu, beraz, Eibartar maiteok, ezta beste euskaldun guziok ere, onela edo bestela itz egiten dezuela dirautsuenean.

Baditugu, zer ortan, euskaldunon bidea jarraitzen duten erri aurreraturik asko.

Or ditugu, batez ere ingelesak: industri, komertzio, politika, eta beste kultura guzietako itz teknikoak' guk baiño ugariago dituzte kanpoko izkuntzetatik artuak, prantzesetik eta abar; jarraipide au' praktikoago ùste izan dute bestea baiño, alegia, beuren-beuren duten jatorrizko eta balio aundiko izkuntzatik (germaniko zaarretik) kultura iztegia formatzea baiño.

II.- GRAMATIKA KONTUAK.

Ona emen orain txit jakingarrizko beste gauza bat.

Eibartarren euskerak' badu, emen aitatu bear dedan euskera zarreko esate modu bat.

Urrengo ejenplu onek erákutsiko digu aintxiñatiko esate-modu ori; ikusi: Zueik be' etorriko zára, eta geure etxian bazkàlduko dozu danok.

Eibartarren zara ta dozu oiek bi lagun edo geiago zertzen dituzte, au da, beste euskaldunon zerate eta dezute itzek bezela.

Orrelako esate modu zaarrak' erabiltzen dituzte Eibarrez kanpo ere, geienik' Eibarren beraren erri inguruetan: Elgoibar, Soraluze (Placencia) eta abar.

Bizkaierazko liburu zaartxoetan ere bai.

Liburu oietatik, gaur bereziki aitatu bear deguna' jakiña, Mogel, Eibartar goragarrienaren Peru Abarka degu.

Aitatu bearreko beste bat' zerau degu: Aita Bartolome-k 1878 garren urtean argitaratu zuan liburua; onen izena' Jaungoicuaren amar aguindubeetaco icasiquizunac ".

Liburu aundi eta irakasgarri au' goitik asi ta beeraiño' Eibartarren verbo-sistema orretxeezaz idatzita dago.